top of page

Itxaso eta ezkutuko irla

 

 

ZUZENDARIA: Paula Susana Alfieri.

ANTZEZLEA: Nerea Ariznabarreta

GAIA: Ingurumena eta hondakinak.

NORI ZUZENDUA: Familia giroan ikusteko antzezlana. Lehen HezkuntzaI

 

IRAUPENA: Ordu bat eta laurden. Ipuin kontaketa 30 minutu eta erakusketa eta jarduera pedagogikoa 45 minutu.

 

 

HIZKUNTZA: Euskara edo gaztelania.

FORMATUA:

Pertsona bakarreko ikuskizuna. Antzezturiko ipuin kontaketa + hondakinak eta ingurumenean duten eraginaren inguruko erakusketa tailerra eta jarduera pedagogikoa.

 

LABURPENA:

 

IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUA:

Itxaso, herri arrantzale batean bizi da eta itsasoak zeharkatzeko nahia dauka. Oso gustoko ditu animaliak eta heldua izatean albaitaria izan nahi du. Iristen da bere nahia gauzatzeko eguna eta itsasoak zeharkatzeari ekiten dio. Sekulako abentura honetan marrazoa, izurdea eta balea aurkituko ditu, baina ez hori bakarrik, ezkutuko irla batekin egingo du topo. Bertan, gauza triste eta misteriotsua gertatzen da: Albatro kumeak gaixotu egiten dira. Itxasok gaixoturiko albatroen enigma bitxia argituko du.

 

ERAKUSKETA TAILERRA ETA JARDUERA PEDAGOGIKOA:

Abentura bidaia baten bidez, parte hartzaileek, kontsumitzeko ditugun ohiturek naturan eragiten dituzten ondorioak ezagutuko dituzte. Bereziki plastiko kontsumoarekin eta plastikozko irlekin egingo dugu lan. Plastikoak elikatzen du? Ipuin kontaketaren ondoren erakusketatik buelta bat eskainiko diegu eta proiektaturiko irudi, lamina eta bertara eramango ditugun objektuekin honako kontzeptu hauek landuko ditugu:

- Jasangarritasuna.

- Munduan dauden plastikozko irlen mapak.

- Itsasoko hondoa (plastikoak eta animalien irudiak).

- Gomendioak: Berziklatu eta garbitu, berrerabili, gutxiago kontsumitu.

- Kontzeptu hauen aplikagarritasuna askarian eta jostailuen erabileran.


 

bottom of page