Muyuyay
Paula Alfieri Ferreres
Goxoaren egin osoa
ZUZENDARIA: Paula Alfieri
ANTZEZLEA:Nerea Aritznabarreta
GAIA: Elikadura osasungarria, elikadura kontzientea.
CLOWN ANTZERKIA:
Maitane egunero ordu berean esnatzen da, oparo gosaldu, hamaiketakoa puntuan egin, askarian gauza gozo gozoak jan eta gogotsu afaltzen du. Jaten duen guztia energia, bitamina eta kaltzioz beterik dago... Hori segurtatzen du elikagaien politikak.
Baina egunak pasa ahala, Maitane gero eta okerrago sentitzen da, bere gorputzean zerbait ez dago ongi.
Sendagileak, elikadura ohitura txarrek obesitatea eta beste gaixotasun kronikoak eragin dizkiotela azaltzen dio.
Baina nola da posible? Berak, iragarkiek zioten elikadura natural eta orekatua besterik ez du jarraitu eta!
Maitanek ohiturak aldatzeko eta super heroi bihurtzeko erabakia hartuko du. Biztanle guztiak, elikadura politiken iruzurraz informatuko ditu.
Maitanek proposamen gozo, osasuntsu eta elikagarriz beterik azalduko da.
JARDUERA DIDAKTIKOA:
Ikuskizuna eta jarduera didaktikoaren helburua, parte hartzaileek honako hau bereganatzea da:
- Zer den obesitatea. Elikadura txarrak eta sedentarismoak gure organismoan dituzten ondorio kaltegarriak ikusaraztea.
- Paradoxa: Obesoak baina elikatu gabeak.
- Noiz, non eta zer jaten dugun.
- “Janari azkarra”... “Gaixotasun azkarra”.
- Janari azkarrak ingurumenean duen eragina.
- Elikadura organikoa. Zegatik eta zertarako.
- Zer den bidezko merkataritza.
- Zergatik den beharrezkoa sukaldatzen hastea.
- Jarduera fisikoa egitearen garrantzia.
- Etiketak irakurtzearen garrantzia.
- Baratza hirian, etxean eta eskolan.
- Elikadura osasungarri aukerak erakutsi.
Metodologia:
Antzerkia, irudien proiekzioak, bizipen-esperientziak, jolasa, solasaldia eta ikerketa.
IRAUPENA: Ordu bat eta laurden. Ipuin kontaketa 30 minutu eta erakusketa eta jarduera pedagogikoa 45 minutu.
HIZKUNTZA: Euskara edo gaztelania.